XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxe aberatseko seme galdua eta Maria Madalenaren seme santua

Drama llaburra. Gabriel Arestik eskribitua

Aurreneko zatia

Tolerantzi-etxe bateko atarian, Bilboko Cortes karrikan. Emagaldu batzuk ikusten dira, pareten kontrako aulki luze tapizeria oneko batean. Batzuek fumatu egiten dute. Oro daude jantzirik haien ofizioak eskatzen duen uniforme desberdinarekin. Alde batean, ezkerretara, edari-lekua; ostean barman bat, haren jake zuriarekin eta txori-gorbata beltzarekin. Jente asko. Musika lekua hutsik dago orain.

(Gizon bi sartzen dira; bat da haltua eta mehea; bestea bajua eta lodia).

HALTUA - Bai.
BAJUA - Ez.
HALTUA - Zergatik ez?
BAJUA - Halako gauzarik eztelako mundu honetan gertatzen.
HALTUA - Eta zergatik ezta gertatzen?
BAJUA - Mundu hau onelakoa delako. Zikina eta itsusia.